14 November 2023
Zamakonak lehenengo “Acila” atunontzia entregatu du Omanerako
Iragan uztailaren 12an, Zamakona Ontziolak "Acila” atunontzi izoztailea entregatu dio Omango Al Wusta Fisheries Industries LLC armadoreari.

Ontziolak Al Wustarentzat atunaren inguraketa-arrantzarako eraikitzen ari den bi itsasontzietako lehenengoa da. Unitate honek 1.800 m3-ko zama-kapazitatea du, eta Cintranavalen diseinu batetik abiatuta eraiki da.

“Acila” itsasontziaren diseinuak bereziki zaintzen ditu materialen eta akaberen kalitatea, efizientzia, kontsumo eta abiaduraren hobekuntza, eta Armadorearen eskarira egokitutako hozte-sistema. Bizkarreko ekipoak TH Marcok entregatu ditu, eta itsasontzia Simrad eta Furunoren arrantza detektatzeko sistema batez dago hornituta, eta badu Kinarcaren izozketarako eta ultra-izozketarako planta bat.

Orobat, Itxasmarine enpresak itsasontzian parte hartu du “giltza eskuan” ingeniaritza elektrikoarekin, IASekin, zeharkako helizeen kontrolarekin eta CCTVrekin.

 

 

Eraikuntza berri honekin, Al Wustak atunaren arrantza Omanen garatzearen alde egiten du. Al Wusta lanean ari da bere tunidoen harrapaketen tratamenduaren erreferentzia bihurtzeko; izan ere, kontserba-industria tradizionalera zuzendutako arraina biltegiratzeko upelez gain, itsasontziak baditu atuna -60ºC-tan lehorretan ultraizozteko tunelak ere. Berrikuntza horri esker, Al Wusta azken kontsumitzaileenganaino iritsi daiteke kalitate goreneko atun batez.

Itsasontziak 85 metroko luzera eta 14 metroko zabalera ditu, eta 4.640 kW-ko propultsio-potentzia.

Eraikitako itsasontzi horrekin eta bere bikiarekin, Zamakona Ontziola sendotu egiten da atunontzi izoztaileen eraikitzaile gisa, zeren hamar urtean baino gutxiagoan horrelako zazpi itsasontzi entregatu baititu.

Albistea partekatu:

Interesatu dakizuke