3 May 2024
TPEHIF atxiki zaio Waterborne TP Plataformari
Bere bazkideek Europako I+G+b lankidetza-proiektuetan dituzten parte-hartzea eta ordezkaritza indartzeko xedez. Eskuratu ezazu informazio gehiago esteka honetan: https://waterborne.eu/

Euskal Herriko Itsas Foroak bere parte-hartzea formalizatu du Waterborne Plataforma Teknologikoan, hots, Europako itsas industriaren ikerketa-plataforman.

Era horretan, EHIFk helburutzat hartzen du bere bazkideek Europako I+G+b proiektuetan dituzten parte-hartze eta ordezkaritza indartzea, euskal itsas sektorearen aurrerapen teknologikoak bistaratzea, eta informazioaren transmisioa eta elkarrizketa etengabea erraztea Europako itsas sektoreko eta ibai-sektoreko eragileekin, hala nola sailkapen-sozietateak, ontziolak, armadoreak, ekipo-ondasunen ekoizleak, azpiegitura eta zerbitzuen hornitzaileak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta instituzioak. Gainera, EHIF sartzen da WB TPk kudeatzen duen Zero Emission Waterborne Transport partzuergo publiko-pribatuan, helburu hau duena: zero isurketen irtenbideak demostratzea itsasontzi eta zerbitzu mota nagusi guztientzat, 2030 baino lehen, zeren horrek ahalbidetuko baitu zero isurketen garraioa lortzea 2050 baino lehen, bai itsasotik eta bai ibaitik.

https://www.waterborne.eu/

Albistea partekatu:

Interesatu dakizuke