Zer egiten dugu

Prestakuntza eta Enplegua

Enplegu kualifikatuaren gaineko eskari eta gero eta handiagoak sektoreko langileen prestakuntza bikaina eskatzen du.

Langileen eskasia eta talentua sektorera erakartzeko zailtasuna gero eta erronka garrantzitsuagoak dira itsas industriarako. Ardatz estrategiko honen bitartez, pertsonen prestakuntzaren eta enpresen beharren artean dagoen etena gainditu nahi dugu, eta, horrekin batera, karrera profesionalak garatzen eta talentua sektorera erakartzen eta bertan atxikitzen laguntzen duten kluster-ekintzak identifikatzea.

Beste jarduera batzuen artean, klusterrak Lanbidek eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako prestakuntza-ikastaroak bultzatzen ditu. Ikastaro horiek langabeak eta enplegua hobetzea bilatzen duten langileak laneratzera zuzenduta daude.

Helburuak:

01. Profesionalen prestakuntza eta konpetentziak hobetzea.

02. Sektorean dauden prestakuntza-beharrak detektatzea.

03. Industriaren eta hezkuntzaren arteko lankidetza indartzea.

04. Talentua erakartzea eta atxikitzearen alde egitea.

05. Sektorean dauden prestakuntza-beharrak detektatzea.

06. Enplegu eta prestakuntzari buruzko datu sektorialak monitorizatzea.

PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK

Ikastaro hauen bidez, itsas sektorearen garrantzia eman nahi dugu ezagutzera, hautagaien artean sektorearen aldeko interesa pizteaz batera (talentua erakartzea), gaur egun eskatzen diren lanbideetan (soldadura, galdaragintza, hoditeria, etab.) prestakuntza sakonagoa eta trinkoagoa egitera iritsi ahal izan daitezen.

Ezagutza eta gaitasunak eskuratzea itsasontzien eta bestelako itsas artefaktuen eraikuntza eta konponketaren arloan: armatzea, trazatzea, neurtzea, eta berezko tresnen zein makinen erabilera.

Ikastaro hau orientazioa, bitartekotza eta lan-aktibazioa barne hartzen dituen prestakuntza-ibilbide baten zati da.

Halaber, konpetentzia digitalei (50 ordu) eta berdintasunari (10 ordu) buruzko prestakuntza ere egingo da.

Beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratzea, eta baita beharrezkoak diren gaitasunak ere, gai hauen inguruan: gainazalak prestatzea, pintura motak eta erabili beharreko ekipoak, lanpostuan beharrezkoak diren segurtasun-baldintzen eta ingurumen-jardunbide egokien barruan, itsasontzigintzaren eta/edo industriaren sektorean.

Ikastaro hau orientazioa, bitartekotza eta lan-aktibazioa barne hartzen dituen prestakuntza-ibilbide baten zati da.

Halaber, konpetentzia digitalei (50 ordu) eta berdintasunari (10 ordu) buruzko prestakuntza ere egingo da.

NAZIOARTEKO
PROIEKTUAK

Gainera, etengabeko prestakuntzaren alorrean esperientzia konpartitzeko eta aliantza eratzeko xedez, EHIFk Itsas Sektoreko Konpetentzien aldeko Europako Ituna gidatzen du, eta prestakuntza sektoriala Europa mailan garatzeko proiektu batzuetan parte hartzen du.

Prestakuntza pilotuen programa baten garapena itsasontzigintzako langileentzat. Itsasontzigintza, nautika eta offshore industria eolikorako curriculum espezifikoak lantzea.

Itasontzigintza, nautika eta offshore industriaren eremuetara zuzendutako etengabeko prestakuntza-ikastaroen garapena.

Itasontzigintzaren eta itsas teknologiaren, teknologia digitalen eta abangoardiako teknologien hornidura-katean lan egiten duen pertsonalaren prestakuntza maila handitzea, lehiakortasun industriala, jasangarritasuna eta berrikuntza urdina handitzeko xedez. https://blueskillinginnovation.eu/

 

Oraingo eta etorkizuneko langileak funtsezko arloetan hobetzeko eta birziklatzeko prestakuntza-ikastaroak diseinatzea, probatzea eta inplementatzea, horren bidez trantsizio digital eta ekologikoaren beharrak asetzeko.

Proiektuak oraingo eta gorantz doazen konpetentziak irakatsiko ditu, karbono-aztarna murrizteko eta energia berriztagarrien, erregai berrien eta energia elektrikoaren erabilera azkartzeko.

Interesatu dakizuke

Gaurkotasuna

Zamakonak lehenengo “Acila” atunontzia entregatu du Omanerako

Agenda

Finantza- eta Zerga-merkatua Itsas Sektorean

Gaurkotasuna

Senerrek karbonoa atzitzeko gailuez hornitutako bi itsasontziren ingeniaritza kontzeptuala gauzatu du