Zer egiten dugu

Lehiakortasuna eta Nazioartekotzea

Orrialde honetan:

Euskadik itsas tradizio aitortua du. Bere iragana, oraina eta etorkizuna estu lotuta daude itsasoarekin, honek aberastasuna eta garapen industrial zein kulturala ekarri baitizkio eskualdeari.

I+G+b-an egindako inbertsio etengabeari eta nazioarteko merkatuaren exijentzietara egokitzeko gaitasunari esker, industriak bere indarrari eutsi dio, eta Euskadi bihurtu da, mundu mailan, itsasontziak tokiko osagai eta zerbitzuen % 95arekin diseinatu, eraiki eta hornitzeko ahalmena duten eskualde gutxietako bat.

Gaur egun, euskal itsas industriak bere ekoizpenaren % 80 esportatzen du.

EHIFk enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea indartzera zuzendutako jarduerak garatzen ditu, nazioarteko merkatuan duen presentzia zabaltzeko eta polo industrial eta teknologiko moduan indartzeko, bai itsasontzigintzan eta bai itsas industrian.

Helburuak:

01. Euskal enpresen nazioartekotzea sustatzea.

02. Dibertsifizkazioa sostengatzea eta merkatu-nitxo berrietara iristen laguntzea.

03. Finantziazio-iturriak eta laguntza fiskalak sustatzea.

Proiektuak

Consortex – Nazioartekotzerako Europar Itsas Partzuergoak izeneko proiektua Interreg Esparru Atlantikoaren programaren zati da.

Interesatu dakizuke

Gaurkotasuna

Zamakonak lehenengo “Acila” atunontzia entregatu du Omanerako

Agenda

Finantza- eta Zerga-merkatua Itsas Sektorean

Gaurkotasuna

Senerrek karbonoa atzitzeko gailuez hornitutako bi itsasontziren ingeniaritza kontzeptuala gauzatu du