Zer egiten dugu

Jasangarritasuna eta Ingurumen-trantsizioa

Atmosferara eta itsas ingurunera doazen isurketen murrizketa eta itsas baliabideen kontserbazioa desafio bat dira industriarako.

Itsas deskarbonizaziora eta efizientzia energetikora daraman “trantsizio berdearen” aukerek eta itsas energia berriztagarrien hedapenak sektorearen identitate-ikurra izan behar dute, eta baita bere etorkizuneko lehiakortasunaren gakoa ere.

Helburuak:

01. Ingurumen-araudiren garapena monitorizatzea eta enpresei arau eta ziurtagiri berrietara egokitzen laguntzea.

02. Industriari ingurumen-betekizunak aukera bihurtzen laguntzea.

03. I+G+b ekimenak eta ingurumen aldetik jasangarriak diren produktuen garapena sostengatzea.

04. Euskal enpresei I+G+b programetan sartzen laguntzea.

05. Garapen jasangarriaren helburuak eta 2030 agenda betetzearen alde egitea.

Euskal Herriko Itsas Foroaren
Agenda Teknologikoa

Plangintza estrategikorako tresna, Foroaren bazkide diren enpresek garatua.

EHIFtik eta sektoretik eskuragarri dagoen informazioan oinarrituta, merkatu/negozio geruzako gai nagusiak identifikatzen dira, agendaren oinarritzat hartzeko.

Proiektuak

H2Ocean propultsio berdera, digitalizaziora eta itsas garraioko fabrikazioaren optimizaziora aplikatutako ikerketa-proiektu bat da, helburutzat duena itsasontzi jasangarrien belaunaldi berri bat garatzea.
HYSHORE proiektua helburu hauekin sortu zen: itsas sektorea deskarbonizatzea, erregai fosilak ordezteko alternatiba energetikoak bilatzea, eta euskal industria lidergo posizioan kokatzea.
Karbono-aztarna bizi-zikloaren kontzeptuak integratzen dituen adierazle bat da, baina inpaktu bakarrera mugatzen da: berotegi-efektua.

Interesatu dakizuke

Gaurkotasuna

Zamakonak lehenengo “Acila” atunontzia entregatu du Omanerako

Agenda

Finantza- eta Zerga-merkatua Itsas Sektorean

Gaurkotasuna

Senerrek karbonoa atzitzeko gailuez hornitutako bi itsasontziren ingeniaritza kontzeptuala gauzatu du