Indartu programaren aurre-eskabideak ahalbidetzen du programaren deialdiaren aurretik hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izatea 2024. urteko ediziorako. Beraz, aurre-eskabide hori 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztu ahal izango da, inbertsioak hasteko epea zein den adieraziz. Era horretan, aurre-eskabidea aurkezten denetik programaren eskabide formala egin arte egindako inbertsioek diru-laguntza jaso ahal izango dute, eskabide formala programaren deialdia argitaratu ondoren egiten bada ere.
Indartu programaren laguntzek 20 M €-rekin bultzatzen dituzte enpresa-inbertsioak, eta sostengu integrala ezartzen dute eragile berrientzat eta enplegu-aukera berriak sortzen dituztenentzat; horri begira, diskriminazio positiboa ezartzen dute, bereziki Ezkerralde Hedatuan eta langabeziaren inpaktua handia duten beste eremu batzuetan kokatutako inbertsioak bultzatzeko, eta baita estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren inbertsioetarako, Euskadiko urteko batez besteko langabezia-tasaren gainetik dauden udalerrietan.
https://www.spri.eus/es/ayudas/indartu/
