CDTItik jakinarazi digute nazioarteko deialdia ireki dela I+G proposamenak Eureka Programaren partzuergoaren baitan jasotzeko.
Deialdi hau herrialde hauetan argitaratu da: Belgika (Flandes), Frantzia, Txile eta Espainia.
Proiektuen gai-arloa irekia da, diziplina hauen baitan: ENERGIA, URA, NEKAZARITZA, BASOGINTZA, KUTSADURA, HONDAKINAK, GARRAIOA, EKONOMIA ZIRKULARRA, ERAIKUNTZA.
Deialdia egun honetara arte egongo da irekita: 2024ko APIRILAREN 10a, eta partzuergoek enpresek gidatuta egon behar dute eta lehen aipatutako BI herrialdeetakoak izan behar dute, gutxienez. Honelako parte-hartzailerik egonez gero: Unibertsitateak, Ikerketa Zentroak, Ikerketa-erakunde Publikoak, enpresek azpikontratatutako erakunde gisa parte hartu beharko dute.
Deialdia xehetasunez deskribatzen duen webgunea: Eureka | network-projects-belgium-chile-france-spain-2024 (eurekanetwork.org) eta “Applying” erlaitza ireki, proposamen/ideia bat erredaktatzeko.
CDTI, Eureka programaren Espainiako ordezkari eta kudeatzaile gisa, espainiar parte-hartzaileak sostengatuko ditu I+G proiektuetarako laguntza-tresnarekin.
I+G | CDTI Proiektuak, TRL7/ 8 mailara heltzen diren garapenetara iristeko.
Interesatuta egonez gero, CDTI zuen esku dago.
Espero dugu informazioa zuen interesekoa izatea eta nazioarteko I+G proiektu berri baten diseinua hasteko lagundu ahal izatea.
