11 November 2023
HYSHORE proiektuaren urteko bilera
HYSHORE proiektuak aurrera egiten jarraitzen du, itsas sektorea deskarbonizatzeko, erregai fosilak ordezka ditzaketen alternatiba energetikoak bilatzeko, eta euskal industria lidergo posizioan kokatzeko.

HYSHORE proiektuak aurrera egiten jarraitzen du, aurreikusitakoaren arabera. Iragan urrian, partzuergoaren urteko bilera egin zen Tecnaliaren instalazioetan; bertan, proiektuaren bazkideek eta ZTBESko eragileek ordura arte egindako aurrerapenak aurkeztu zituzten. Bilera horretan, lan-plan bat ezarri zen hurrengo hilabeteetarako, eta bazkideek konpromiso berriak hartu zituzten.

HYSHORE proiektua sortu zen itsas sektorea deskarbonizatzeko, erregai fosilak ordezka ditzaketen alternatiba energetikoak bilatzeko, eta euskal industria lidergo posizioan kokatzeko, aberastasuna eta enplegua sortu ahal izateko sektore hauetan: Itsasontzigintza, Offshore Berriztagarriak, Oil&Gas eta Hidrogenoaren industria berria. Horri begira, bere ardatzak dira irtenbide teknologikoen bilaketa eta Hidrogenoa lehorreratzeko garraioa duten azpiegitura eoliko flotagarrien eraikuntza eta operazioaren kostuak optimizatzea.

Hidrogenoaren eta beraren sorkuntza “berdearen” eremura zuzentzen da –sorkuntza hori offshore energia eoliko berriztagarriren bitartez egiten da-, industriak aurrez aurre dituen erronka teknologikoei helduz, alegia, parke eolikoetan sortutako hidrogeno horren ekoizpen, garraio eta logistikarekin zerikusia duten erronkei helduz.

Bilera horretan, bazkideek egindako aurrerapenak aurkeztu dira. Egindako garapenen emaitzak azaldu ziren jendaurrean, gai hauei dagokienez: hidrogenoa goi-presioan garraiatzeko hodiak; ekipo eta osagaien estalkiak eta barrera moduko tratamendu termikoak; torlojuz lotutako juntura kritikoak; eta fabrikazio- eta testatze-sistemak. Horretarako, bai laborategian eta bai itsas ingurune errealean –HasrhLab plataformaren bidez- egiten ari diren saiakuntzen lehen konklusioak aztertu dira.

Gisa berean, hidrogenoa eta amoniakoa garraiatzeko itsasontzien kontzeptualizazio eta operatibari buruzko aurrerapenak ere konpartitu dira. Halaber, hidrogeno berdea itsas plataformetan ekoizteko eta hodiz garraiatzeko operazioaren azterketa tekniko-ekonomikoa konpartitu da, eta baita LCOHren azterketaren konklusioak ere.

Compartir Noticia:

Te puede interesar