26 March 2024
HAZINNOVA 2024ren hurrengo deialdia
Doako aholkularitza espezializatua mikro-proiektuak dituzten ETEentzat.

Datozen egunetan, Hazinnova 2024ren deialdia argitaratuko da

Deialdi honek doako aholkularitza espezializatua eskaintzen du mikro-proiektuak dituzten ETEentzat, proiektu horiek berrikuntza ekartzen badute bai produktuan eta bai negozio-prozesuan: fabrikazioa, logistika, komertzializazioa eta administrazioa eta finantzak.

Proiektu berritzaileak abiatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskuratzea zailtasun bat izan daiteke enpresa txikientzat, berrikuntza-prozesu horiei heltzerakoan eta merkatuan lehiakor mantentzeko.

Barrera hori ezabatzeko xedez sortua, Hazinnova aholkularitza eta laguntza eskaintzen dituen doako zerbitzu bat da, helburutzat duena lana antolatzeko forma berriak edo zure enpresaren produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriak ezartzen laguntzea. Alde horretatik, Hazinnova berrikuntza sartzeko ate bat da zure ETEarentzat.

Berrikuntza txikiagoei esker, gure ekoizpen-prozesuek hobera egiten dute, gehiago saltzen dugu, edo arinago saltzen dugu.

Kontsultak

Edozein kontsulta egiteko. Euskal Herriko Itsas Foroarekin kontaktatu ahal izango da pa@fmv.eus helbide elektronikoaren edo 944356610 telefonoaren bidez.

 

Compartir Noticia:

Te puede interesar