29 January 2024
H2OCEAN Proiektuaren aurrerapena
Proiektu honen helburua da heldutasun maila txikiagoa duten teknologien arloan ikertzea, Euskadiko industriak erreferentziazko lekuan kokatu ahal izateko nazio mailan eta nazioartean, etorkizuneko itsasontzi jasangarriari dagokionez, hidrogenoaren teknologia euskarri nagusitzat hartuta.

ZTBESko enpresa eta eragileen partzuergoak lanean jarraitzen du H2OCEAN proiektuan; 2024. urte honetan amaituko den proiektu honen helburua da hidrogenoaren teknologiaren propultsioa duen itsasontzi jasangarri bat garatzea. Martxoan jardunaldi bat egingo da proiektuaren emaitzak aurkezteko; informazioa helaraziko dizuegu!

Proiektu honen finantziazioa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailetik (HAZITEK Programa) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF) dator.

https://h2ocean.eus/

Compartir Noticia:

Te puede interesar