1 February 2024
Euskal Herriko Itsas Foroak PIT Zirkularra proiektuan parte hartzen du
PIT Zirkularra Proiektuaren helburu nagusia da hobietako materialak prozesatzeko sistema bat garatzea, ikusmen eta adimen artifizialean oinarrituta.

Euskal Herriko Itsas Foroak jarraitzen du bere bazkideei aukera berriak eskaintzen ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak garatzeko eta, horren bidez, ezagutza eta aberastasuna Euskadin sortzen laguntzeko. Horren froga bat da AEI Programaren diru-laguntza bat lortu berri duela, 244.000 € ingurukoa, PIT Zirkularra proiektuaren lehenengo fasea garatzeko.

PIT Zirkularra Proiektuaren helburu nagusia da hobietako materialak prozesatzeko sistema bat garatzea, ikusmen eta adimen artifizialean oinarrituta. Irtenbide berri hori gai izango da hobiaren barruan dauden materialak detektatu eta karakterizatzeko, geroago teknifikatu eta/edo automatizatu daitezkeen prozesuak simulatzeko; horrek jauzi kualitatibo nabaria ekarriko du berekin, zeren teknologia disruptiboa baita aplikazio-eremu horretan; adibidez: elementu desegokiak edo bolumen handikoak identifikatzea ahalbidetzen du. Teknologia hori produktu edo zerbitzu moduan merkaturatuko da geroago.

Proiektu hori bereizten duten alderdietako bat da garatutako sistemak ahalbidetuko duela irtenbideak etengabe optimizatzea eta hobetzea, baita kostuak argitu eta doitzea eta irtenbidea malgutzea ere, eta, azkenean, sistema hori “HSaaS” (Hardware Software as a Service) formatuan eskaintzea; horri esker, hobietako materialak kudeatzeko prozesu horiek monitorizatzeko, automatizatzeko eta optimizatzeko irtenbideak helarazi ahal izango dizkie bezeroei, zerbitzu formatuan, inbertsio handirik egin behar izan gabe. Ondo erabakitzea lagungarria da sistema edo prozesuaren produktibitate edo efizientzian igoera diferentzial bat lortzeko.

Proiektu honetan bi AEIk parte hartuko dute: Euskal Herriko Itsas Foroak, Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkarteak (ACLIMA), Gaiker Fundazioak eta bi ETEek: Vi4crane, S.L eta Credeblug, S.L

AEI – Euskal Herriko Itsas Foroak enpresei laguntzen die eta sostengua eskaintze die garapen eta ikerketa industrialeko proiektuekin, bai orain dauden teknologiak eta bai abiatzen ari diren teknologiak indartzeko xedez, hala nola adimen artifiziala, ikusmen artifiziala, ikusmen hiperespektrala eta iOT monitorizazio termikoa.

Albistea partekatu:

Interesatu dakizuke