Identitate bisual berria Moriwase publizitate-agentziak sortu du, eta klusterreko kideek berek aukeratu dute.
Markaren osaketa ikurra eta logotipoa integratzen ditu unitate bisual bakarrean. “F” itsasontzi baten brankan dago inspiratuta, eta bere formarekin dinamismoa eta eboluzioa transmititze ditu. Irudi horrek Foroa nabarmentzen du euskal ekonomiaren funtsezko sektore baten aldaketaren protagonista eta katalizatzaile gisa.

Halaber, klusterrak bere webgune berria estreinatu du, bere jarduerak eta albisteak bere bazkideen artean komunikatzen eta bistaratzen laguntzeko. Webguneak badu atal pribatu bat, bere bazkideei soilik zuzendutako informazioarekin.
Oraindik ez bazara Euskal Herriko Itsas Foroaren bazkidea, bidal ezazu zure eskabidea esteka honen bidez!