Zer egiten dugu

Eraldaketa Teknologiko Digitala

Eraldaketa teknologiko eta digitala funtsezko elementua da itsas industriaren balio-katearen lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko.

4.0 teknologia berriak eta tresna digitalak txertatzeak ahalbidetuko dio industriari seguruagoak diren, gutxiago kutsatzen duten, energetikoki efizienteak diren, hobeto konektatuta dauden eta automatizatuagoak diren itsasontziak eta portuko zein offshoreko azpiegiturak eraikitzea eta operatzea.

Helburuak:

01. Trantsizio digitala eta 4.0 teknologien ezarpena sektorean bultzatzea.

02. Agenda teknologiko sektorialaren garapena eta ezarpena koordinatzea.

03. Inbertsioaren eta garapen teknologikoaren aldeko programetan parte hartzen laguntzea.

Euskal Herriko Itsas Foroaren
Agenda Teknologikoa

Plangintza estrategikorako tresna, Foroaren bazkide diren enpresek garatua.

EHIFtik eta sektoretik eskuragarri dagoen informazioan oinarrituta, merkatu/negozio geruzako gai nagusiak identifikatzen dira, agendaren oinarritzat hartzeko.

Proiektuak

Egonkortasuna itsasontzien operazioetan monitorizatzeko eta kontrolatzeko sistema eta eredu berrien garapena.
TECNOMAR 4.0 itsas sektoreko ETEen eraldaketa teknologiko eta digitalaren azterketan zentratutako proiektu bat da.
WIND2GRID proiekturen helburua da teknologia, osagai eta sisteman garapen kolaboratibo eta integratzaileari buruzko ikerketa eta garapena bultzatzea, prestazio berrien offshore azpiestazioetarako, azpiestazio flotagarriko garapen baten inguruan.

Interesatu dakizuke

Gaurkotasuna

Zamakonak lehenengo “Acila” atunontzia entregatu du Omanerako

Agenda

Finantza- eta Zerga-merkatua Itsas Sektorean

Gaurkotasuna

Senerrek karbonoa atzitzeko gailuez hornitutako bi itsasontziren ingeniaritza kontzeptuala gauzatu du