Bazkideak

Vicinay Marine

Produktuak garatu, fabrikatu eta hornitzen ditugu eta zerbitzuak ematen ditugu modu seguru, lehiakor eta berritzailean, gure bezeroek gugandik espero dutena betetzeko. Eta aldaketa kudeatzeko prestatuta dauden giza talde kualifikatu eta motibatuekin egiten dugu.

Vicinay Marine, S.L.U. 2005eko uztailean sortu zen, Vicinay S.A. sozietatearen berrantolaketaren ondorioz, eta harrezkero Taldearen burua izango zen.

Gaur egun, munduko liderra da industria eolikorako, offshore industriarako eta itasontzigintzarako kateen eta ainguratze-lineen diseinu, berrikuntza, ekoizpen eta horniduran; horrez gain, ingeniaritza-zerbitzuak eta aipatutako elementuen mantenu zuzentzaile, prebentibo eta prediktiboa ere eskaintzen ditu, bezero bakoitzaren beharrak asetzeko irtenbide pertsonalizatuak eskaintzaz batera.

Vicinay Marinek 40 mm eta 22 mm bitarteko diametroko kateak fabrikatzeko ahalmena du, luzera edo pisu aldetik mugarik izan gabe, eta urtean 80.000 tona inguru hornitu ditzake, R6, R5, R4S, R4, R3S, R3 eta G3 gradutan, bai itasontzigintzarako eta bai offshore industriarako, eta, gainera, askotariko osagarriak hornitu ditzake hainbat gradu eta tamainatan.

Parque empresarial, Plaza Ibaiondo 1
48940
Leioa
/ &nbsp Bizkaia (Espainia)
T. +34 944 201 000