Titulatuen eta profesionalen elkartearen helburuak:
- Bazkideen interes ekonomiko, sozial, profesional eta kulturalak ordezkatzea, defendatzea eta sustatzea.
- Bazkideen arteko hurbilketa erraztea, irizpide kultural eta profesionalak bateratzea eta jarraibide komunak antolatzea, lanbidearen garapena hobetzeko xedez.
- Sustapen kulturalerako eta aplikazio profesionalerako prestakuntza-ekintzak programatzea eta antolatzea.
- Programatutako jarduerak egiteko lokalak eskaintzea.
- Aldizkako bilerak deitzea bazkideen eta aplikazio profesionaleko teknikekin lotutako erakundeen artean. Liburutegi tekniko-sozial bat, hitzaldiak, solasaldiak eta lanbideari prestigioa ematen laguntzen duten beste jarduera batzuk antolatzea.
- Aholku-erakundeetan parte hartzea eta sektore- eta lurralde-eremuetan kolaboratzea.
- Lanbidearekin zerikusia duten lan-eskaintzak helaraztea bazkideei, bai itsasorako eta bai lehorrerako.
- Elkartearen helburu nagusietako bat da lankidetza humanitarioan aritzea agintaritzekin eta erakunde publiko zein pribatuekin, larrialdi edo hondamen kasuetan.