Bazkideak

Bilbao Plaza Marítima Shipping

2005eko ekainean, itsasoko eta portuko gaietan espezializatutako Bilbao Plaza Marítima, S.L. aholkularitza-etxeak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen CINTRANAVAL-DEFCAR, S.L.rekin, eta horren bidez enpresa bi zatitan banatuta geratu zen: Bilbao Plaza Marítima Shipping eta Bilbao Plaza Marítima Puertos. Lehenengoa CINTRANAVAL TALDERA sartu zen.

Bilbao Plaza Marítima Shippingek honako eremu hauetara zuzentzen du bere jarduna:

  • Aholkularitza tekniko, komertzial eta juridikoa.
  • Auditoriak.
  • Armadorearentzako ikuskapena, itsasontzia eraikitzen den bitartean.
  • Bermeen jarraipen eta likidazioa, bai armadorearentzat eta bai ontziolarako.
  • Bideragarritasun- eta ustiapen-azterlanak.
  • Eskuliburuak gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez (SOPEP, SOLAS, Suteen kontrakoa, kargaren finkapen eta antolaera, Oil and Cargo Transfer Procedures, eta, oro har, Espainiar Administrazioak, IMOk edo US Coast Guardek eska dezaketen edozein eskuliburu).

Itsasontzigintzari buruzko aholkularitzaren arloan, Bilbao Plaza Marítimak esperientzia luzea du askotariko azterlan eta laguntza teknikoetan, mundu osoan. Beste batzuen artean, azpimarratzekoak dira Europako Kabotajeko Itsas Garraioaren arloa (Short Sea Shipping), bertan lanak egin baititu Europar Erakunde eta Portu-agintaritza batzuentzat. Orobat, bideragarritasun-azterlan garrantzitsuak egin ditu ontziola eta arrantza-portuetarako, Latinoamerikatik Asiako Hego-ekialderaino.

Lauroeta Etorbidea 4
48180
Loiu
/ &nbsp Bizkaia (Espainia)
T. +34 944 631 600
F. +34 944 638 552