29 April 2024
EHIFk “Present and Future of Floating Offshore Wind” jardunaldia antolatu du.
Merkatuko erronkak, aukerak eta Euskadiko hornidura-kateak ase behar dituen beharrak.

Euskal Herriko Itsas Foroak jardunaldi bat antolatu zuen, PRESENT AND FUTURE OF FLOATING OFFSHORE WIND (Offshore parke eoliko flotagarrien oraina eta etorkizuna) izenburupean, martxoaren 20tik 22ra Bilbao Exhibition Centren egin zen Wind Europe Bilbao 2024 azokaren baitan.

Ekitaldia azokaren lehenengo egunean egin zen, eta bertan Europako itsas parke eolikoen garatzaile nagusiek parte hartu zuten: Corio, Equinor- Naturgy, Iberdrola, Ocean Winds eta RWE.Erakunde horiek errepasoa egin zieten abian dituzten proiektuei, eta euren ikuspegia eta proiektuak azaldu zituzten hurrengo urteetarako, Floating Offshore Wind merkatuan..

Haien hitzaldien ostean, mahai-inguru batean parte hatu zuten, gai hauek eztabaidatzeko: merkatu horren erronkak, aukerak eta Euskadiko hornidura-kateak bete litzakeen beharrak.

 

Albistea partekatu:

Interesatu dakizuke