Cookieei buruzko Politika

Zer dira cookieak eta zertarako balio dute?

Cookieak ez dira ez harrak ez birusak, ez dira spywarea, eta haien helburua ez spamik sortzea. Webgune emisoreen eskura dauden datuak dira soilik, eta ez daude beste ezein enpresa, korporazio edo erakunderen esku.

Cookieak web-zerbitzariek erabili ohi dituzte, erabiltzaileak bereiztea eta haien arabera modu desberdinean jarduteko. Cookieak asmatu ziren erosketa-saski birtual batean erabiltzeko; honek tresna birtual moduan funtzionatzen du, zeren erabiltzaileak bertan “kokatzen” baitu erosi nahi dituen elementuak; era horretan, erabiltzaileek objektuak salgai dauden gunetik nabigatu dezakete, eta objektuak erosketa-saskira edozein unetan gehitu edo hortik kendu. Cookieek ahalbidetzen dute erosketa-saskiaren edukia erabiltzaileen ekintzen araberakoa izatea.

Espainian, haien erabilera araututa dago Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legearen bidez (LSSI), 2009/136/EE Europar Zuzentarauren 22.2. artikuluarekin bat etorriz.

Zertarako erabiltzen ditu cookieak Euskal Herriko Itsas Foroa?

Euskal Herriko Itsas Foroak erabiltzailearen lehentasunak gogoratzeko eta bere esperientzia hobetu ahal izateko erabiltzen ditu cookieak.

Cookieen erabilerari buruzko Lege-erregimen berria:

Zerbitzuak betetzen dituzten erakundeek datuak gordetzeko eta berreskuratzeko gailuak erabili ahal izango dituzte (horien artean cookieak) zerbitzuaren hartzaileen ekipoetan.

Horren aurretik, zerbitzu-erakundeek informazio argi eta osoa eman behar dute gailu horien erabilerari buruz.

Informazio horretan azaldu beharko da zein diren eskuratutako datuen tratamenduren helburuak.

Informazio hori eman eta gero, erabiltzaileak bere baimena eman behar du.
Teknikoki bideragarri eta eraginkorra denean, hartzaileak datuen tratamendurako eman behar duen baimena nabigatzailearen edo beste aplikazio batzuen parametro egokiak erabiltzearen bitartez eman ahal izango da.

Prozedura hori balioduna izan dadin, erabiltzaileak parametro horiek konfiguratu beharko ditu, cookieen sarrera ahalbidetuz, nabigatzailea instalatzerakoan edo eguneratzerakoan, horretara espresuki zuzendutako ekintza baten bitartez.

Erregimen berri horrek ez du eragotziko balizko biltegiratze edo sarbide teknikoa, komunikazio bat komunikazio elektronikoen sare baten bidez egiteko soilik.
Eragotzi ere ez du eragotziko, benetan beharrezkoa den neurrian, datuen biltegiratze edo sarbidea informazioaren gizartearen zerbitzu bat betetzeko, erabiltzaileak espresuki hala eskatzen badu.

Zuzentarau horretan egindako aldaketetan gehien eztabaidatu diren alderdietako bat da cookieen erabileraren erregulazio berria, erabiltzailearen online jokabidea helburu komertzialekin monitorizatzeari dagokionez. 22. artikuluaren testu berrian, LSSIak baimentzen du cookieak hartzaileen terminaletan instalatzea, “baldin eta horiek euren baimena eman badute horien erabilerari buruzko informazio argia eta osoa jaso eta gero”.

Zuzentarauaren erreforma horren arabera, cookieen onarpenerako baimenak librea, espezifikoa eta informatua izan behar du.

Nola saihestu daiteke cookieen instalazioa?

Gaur egun, nabigatzaile guztiek cookieen kudeaketa, administrazio eta ezabaketara zuzendutako funtzio bat sartu ohi dute euren administrazio-menuan, eta, hortaz,, erabiltzaileak horien gaineko kontrola izaten du une orotan. Dena dela, haien harrera blokatzeak nabigazioa murriztu dezake webgune askotan, eta gerta liteke orrialdeak ez kargatzea edo webgune jakin batzuetako nabigazioa ez eskaintzea; horregatik, haien erabilera beharrezkoa izaten da kasu gehienetan.

Edozein motatako cookieren instalazioa ordenagailuetan eragozteko, nabigatzaile gehienetan hori nola egin daitekeen azaltzen duten argibideetarako estekak sartzen dira, erreferentzia gisa:

Gainera, erabiltzaileak Google Analytics-en cookieen instalazioa soilik eragotzi nahi badu, Googlek hori ahalbidetzen duen tresna bat jartzen du bere eskura; tresna hori esteka honetatik deskargatu daiteke: