29 April 2024
Alconzak % 13 murriztu du bere karbono-aztarna, ingurumenarekin eta mugikortasun jasangarriarekin hartuta duen konpromisoan
Ingurumenaren babesarekin hartutako konpromisoa indartzen du

Alconzak, itsas sektorerako eta sektore hidroelektriko eta industrialerako motor eta sorgailuen diseinu eta fabrikazioaren erreferenteak, indartu egin du ingurumenaren babesarekin eta bere ingurumen-inpaktuaren murrizketarekin hartuta duen konpromisoa, eta, hala, 2023. urtean lorpen nabariak izan ditu bere karbono-aztarnaren murrizketan.

Klima-aldaketak jarraitzen du maila globaleko erronka larrienetako bat izaten, eta Alconza funtsezko eragile gisa kokatu da mugikortasun jasangarrira zuzendutako eraldaketan. Aurten, enpresak bere karbono-aztarna % 5 murrizteko helburua ezarri zuen, baina 2023an zehar inplementatutako ekintzei esker alde handiz gainditu du helburu hori, %13ko murrizketa lortuta. Lorpen horrek, Alconzak klima-aldaketaren aurkako borrokarekin hartuta duen konpromiso proaktiboa islatu ez ezik, bere operazioei lotutako ingurumen-inpaktua murrizteko neurria konkretu eta eraginkorrak hartzeko duen ahalmena ere erakusten du.

Alconzaren karbono-aztarnan aurten lortutako % 13ko murrizketak agerian uzten du enpresak enpresa-jardunbide jasangarriekin hartuta duen konpromiso irmoa, eta baita etorkizun jasangarriago baten eraikuntzari egiten dion ekarpen aktiboa ere, ingurumen-jasangarritasuna sustatzearen eta klima-aldaketa arintzearen aldeko ekimenak lantzen jarraitzeko ardura bere gain hartuz, ekintza horiek ongizate globalerako duten garrantzia aitortzeaz batera.

Alconza, jasangarritasunaren aldeko ahalegin eta ikuspegi etengabearen bitartez, industriaren lider gisa kokatzen da, eta erakusten du helburu handinahiak lortu daitezkeela klima-aldaketaren aurkako borrokan enpresaren efizientziari kalterik egin gabe.

Albistea partekatu:

Interesatu dakizuke