Aita Mari Itsasmuseumeko kaitik abiatu da, lankidetza estuko hilabete baten ostean.
Itsasmuseumetik eskerrak eman nahi dizkiogu tripulazio osoari egindako bisitengatik, museoan garatutako jarduerengatik, eta, batez ere, kontzientziazioaren eta giza eskubideekiko errespetuaren alde egiten duen lanagatik.
ESKERRIK ASKO!