Euskal Herriko Itsas Foroak webinar bat antolatuko du otsailaren 6an, gai honi buruz: “europar finantziazio-aukerak euskal itsas industriarako”.
Ekimen honen helburua da ezagutzera ematea, modu sinplifikatuan, proiektuak bultzatzea eta garatzea ahalbidetzen duten europar finantziazio-tresnak.
Webinarra 10:00etan hasiko da eta 12:30ean amaituko da. Datozen egunetan, ekitaldiarekin bat egiteko esteka eskainiko dugu.
Etortzekoak bazarete, eskertuko genizueke hori esteka honetan berrestea.