2 May 2024
2024ko Deskarbonizazio Industrialeko Programa
Ekoizpen-instalazio industrialen modernizazioa

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ekoizpen-instalazio produktiboak modernizatzeko programaren deialdia ireki du, berotegi-efektuko isurketak murrizteko xedez, 20 milioi euroko zuzkidurarekin.

 

Laguntza hauek bai enpresa handiek eta bai enpresa txiki eta ertainek (ETEak) eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta erauzketa, transformazio, ekoizpen eta produktu/prozesu industrialari lotutako zerbitzuen arloan aritzen badira eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskadin kokatzen badira. Diru-laguntza hauek datorren ekainaren 20ra arte eskatu ditzakete.

 

Informazio gehiagorik nahi baduzu:

https://www.spri.eus/es/ayudas/descarbonizacion-industrial/

Albistea partekatu:

Interesatu dakizuke